Haur ttipiak
FAMILIEN LAGUNTZA ELKARTEA
FAMILIEN LAGUNTZA ELKARTEA
edo
TIPI TIPIEN HARRERA
Burasoen bizia errexteko, Herriak hiru zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei :
· Familietako Haurtzaindegia (Harrera zerbitzua familietan)
· Ama Laguntzaileen sarea.
· Elkarteko Haurtzaindegia.
FAMILIETAKO HAURTZAINDEGIA (Harrera zerbitzua familietan) « Clair de Lune »
6 aste eta 4 urte arteko haurrak PMI erakundeak onartzen dituen Ama Laguntzaileen etxeetan hartuak dira ; laguntzaile horiek elkarteak pagatzen ditu.
Ama laguntzaile horiek haurtzain, haur gazteen hezitzaile, psichomotrizitate espezialista eta pediatra baten ardurapean dira.
- Oreneko lanaren urteko hitzarmen bat egina da.
- Familia bakoitzak hilabete sari bat ordaintzen du, bere beharrak gogetatuak izan ondoan.
- Hilabete sariak finkatuak dira urteko diru sarreren arabera.
- Ordezkaritzak segurtatuak dira usaiako ama laguntzailea ez delarik hor.
- Erantzukizun zibil asurantza batek babesten ditu haurra eta ama laguntzailea.
Argibide gehiagorentzat harremanetan jartzeko honara deitu :
Martine Irazoqui (haurtzaina) martine.irazoqui
aafs.fr
edo Isabelle Lourtet (Haur gazteen hezitzailea) isabelle.lourtet
aafs.fr
tel : 06...
AMA LAGUNTZAILEEN SAREA
Argibide eta laguntza zerbitzu hau urririk da eta hona nori zuzendua den :
- Zaintza molde bat bilatzen duten familiei 6urte petikako haurrentzat.
- Ama laguntzaileak enpleatzen dituzten partikularrei.
Informazio guzientzat, Ama Laguntzaileen Sareko animatzailea deitu :
Valérie Lassallette tel : 06...
Bi zerbitzu horiek, Familien Laguntzaren Elkarteak (AAFS) proposatzen dituenak, partaide diren herriek, Kontseilu Orokorrak, Baionako Familien Laguntza kaxak eta familiek dituzte diruzatzen
OHANTZEA HAURTZAINDEGIA
Ohantzea Elkarteak segurtatzen du haurren harrera kolektiboa egunaz ; harrera egin daiteke noiztenka edo erregularki. Haurrak hartuak dira 2 hilabetetik 4 urte arte.
Leku hau onetsia da 50 haurrentzat eta CNAF delakoaren kide da .
- Harrera erregularra egina da burasoen beharren arabera.
- Noiztenkako harrera : leku hutsen arabera finkatuak dira harrera orenak
- Uste gabeko harrera : leku bat axikia da uste gabeko bat gertatzen zaien burasoentzat
Egitura irekia da 7h30-etatik 19h-etara astelehenetik ostiralera, salbu besta egunetan.
Zuzendariaren inguruan badira 7 haurtzain laguntzaile, 2 haur gazteen hezitzaile, eta 5 laguntzaile.
Informazio guzientzat,
Telefonoa : 05...
edo email : creche.ohantzea
wanadoo.fr