en françaiseuskaraImprimer

Auzo batzordeak

Gaitasun arloa

(JPG - 124 K)
Les quartiers d'Urrugne

Auzo batzordeak parte hartzen du demokrazi ordezkatzailean.
Informazioaren, harremanaren, proposamenaren lekua da. Auzoari dagozkion gai guziak aipatuak izan daitezke auzo batzordeetan.
Auzo batzordeak parte hartzen du Herriko kontseiluaren esku dagoen erabakiaren apailaketan, Herri kontseilu honek atxikitzen baitu botzek eman dioten zuzenbidea.
Auzo batzordeak ez ditu interes pribatuak defenditzen eta edozein erakunde politikoari, erlijioari, kultura edo gizarte elkarteeri buruz beregaintasuna atxikitzen du.

Helburuak Urrunarrentzat :

  • Beren bizilekuaren hobekuntzan eta auzoaren balioztapenean parte hartu
  • Proiektuak eztabaidatu, elgarrekin egin, eta segitu
  • Gizartean bizitzeko beharrezkoa den lokarri soziala garatu

Auzo batzordeak bi misio ditu :

Herri kontseiluari buruz :

  • Bere iritzia agertu
  • Proiektuak antolatu
  • Proposamenak egin
  • Hautetsiak galdezkatu
  • Hautetsieri erantzun

Herritarreri buruz :

  • Adierazpena bultzatu
  • Gizarte lokarriak eta kidetza garatu
  • Komunikazoa erraztu
  • Mobilizapena lagundu
  • Argibideak bidali

Nola osatua da auzo batzordea ?

1. Auzo Batzordea Biltzar Nagusi baten ondorioz sortzen da.

2. Auzoko edo auzoan lanean ari den 16 urte beteak dituen edozein pertsona biltzar nagusiaren partaide da eta auzo Batzordean parte har dezake (gurasoen baimena beharrezkoa da adingabekoentzat).

3. 16 urte petik diren herritarrek bileretan parte har dezakete, galdezkatuak izan daitezke edo proposamenak egin ditzazkete Batzordeari.

4. Auzoan bizi diren hautetsiek parte hartzen dute Biltzar Nagusian baina ezin dezakete auzo Batzordearen barne izan.

5. Auzo Batzordean parte hartzea, gogozkoa, borondatezkoa eta bederazkakoa da.

6. Egiazko inplikazioaren lortzeko, auzo Batzordean izenemaite bakarra onartua da partaide gisa.

7. Batzorde batetik bestera kideen kopurua ezberdina izan daiteke ( 15etik 21era, zenbaki bikoiztia).

8. Auzo Batzordean Delegatuen Kolegio kopuruak anitzak dira :

  • Biztanleen Kolegioa
  • Elkarteen Kolegioa
  • Merkatarien Kolegioa
  • Ofizialeen Kolegioa
  • Laborarien Kolegioa
  • Gazteen Kolegioa (16 eta 21 urte arte)

Zerrenda hau ez da exhaustiboa, zenbait Kolegio kenduak izan daitezke eta beste batzu sortuak, auzo bakoitzaren beharren arabera, denen iteresak ordezkatuak izan ditezen, adibidez biztanle Kolegio bat baino gehiago sortu daiteke auzoaren eremua zabala delarik.

9. Kolegio bakoitzak delegatu bat izendatzen du.

10. Delegatua eta Batzordeko kide bakoitza bi urterentzat izendatuak dira.

11. Delegatu bakoitzak hitzemaiten du auzoaren eta haren biztanleen onetan ariko dela, eta bilkuretan parte hartuko duela.

12. Bakoitzak norberaren libertatea eta edozein ez bereizte prinzipioak errespetatuko ditu. Auzoaren delegatu izateak erran nahi du parte hartzen dela herritartasunaren garapenean, biztanleak laguntzen direla lekuko demokraziaren urratsetan eta araudien errespetua sustatzen dela. Bakoitzak bere ahalak biltzen ditu debateak lasaitasunean iragan ditezen, solasaren libertatea edo kide guzien parte hartzea errespetatzeko gisan.

13. Batzorde kideen izendapena borondatezkoa izanen da. Hautagaiek beren burua ezagutaraziko diote dozierra kudeatzen duen hautetsiari, Biltzar Nagusiaren lehen bileran, edo honen ondotik, zortzi egun barne, Herriko Etxean. Orduan, hautetsiak Kolegio ezberdinak osatu beharko ditu eta parte hartzaileak abisatu beharko ditu zortzi egun barne. Ondotik Kolegioak bilduko dira beren delegatuen izendatzeko 2 aste barne. Biztanleen ordezkapen hoberena eskatua da, adinaren, sexuaren, ofizioaren ...arabera. Gizon eta emazteen arteko parekotasuna sustatuko da.

14. Auzo Batzorde kideen berriztapena eginen da lehen izendatzea bezala.

Funtzionamendua

15. Auzo Batzordea hiruilean behin bederen biltzen da, gehiago nahi badu.

16. Auzo batzordeak auzoko Biltzar Nagusia bildu behar du bederen urtean behin edo gehiago behar balinbada.

17. Batzordearen bilera bakoitza publikoa da eta idazten den txostena zuzendua zaio doakion hautetsiari eta batzorde kide bakoitzari. Txosten horiek aurki daitezke Herriko webgunean.

18. Auzo Batzordeak gomita dezake informazioaren ekartzeko edo iritziaren argitzeko gai den edozein pertsona.

19. Hautetsiek hitzemaiten dute erantzun motibatua ekarriko dutela auzo Batzordeek adierazten dituzten proposameneri eta galdereri, epe onargarri bat errespetatuz.

20. Auzo Batzordeak biztanleak galdezkatzen ditu erregularki eta heien ideiak eta proposamenak biltzen ditu.

21. Auzo Batzorde bakoitzaren eraketa Biltzar Nagusi batean egina da « eratzaile » deitzen dena. Herri kontseiluaren deliberazio batek kontutan hartzen du eraketa hau.

Herriko kontseiluaren zereginak

22. Herri kontseiluak funtzionamendu aurrekontu bat emaiten die auzo Batzordeei (bilera gela bat auzoan edo herriko beste leku batean, eta deialdientzat behar dena : paper, inpresio...)

23. Herriko Kontseiluak finkatzen ditu auzo Batzordeen eremuak eta izendapenak.

24. Bilkuren egunak eta solas gaiak argitaratuak dira Herriko webgunean. Bilkura egunak afixatuak dira herriko iragarkitegian.

25. Herriko kontseiluak bil ditzazke edonoiz auzo Batzordea edo antola dezake bi auzoetako Batzordeen elgarretaratzea eta egin dezake auzoko Biltzar Nagusi bat.

26. Herriko Kontseiluak du erabakitzen auzo Batzordeen sortzea, baita ere haien kentzea, auzo karta hau eta herriko kontseiluaren barneko araudia ez direlarik errespetatuak.

27. Herriko Kontseilua auzo Batzordeen kartaren egilea da. Noiznahi emendatzeko ahala bere eskuetan du, auzo Batzordea kontsultatu edo honen iritzia eskuratuta gero. Kartaren edozein aldaketa edo auzoen eremuaren birmoldatzea Herriko Kontseiluaren deliberazioan egiten da.

28. Kontsulta egiazkoa izan dadin, Herriko kontseiluak hitzemaiten du :

  • Auzo batzordeak abisatuko dituela haieri dagozkion gaietaz
  • Batzordeeri helaraziko diela, denek eskuratzeko moldean, proiektuen eta ekintzen ulertzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta argibibeak
  • Hautetsiek bileretan parte hartzea aurreikusiko duela argibide gehiago beharrezkoak direlarik batzordeen lanetarako. Hautetsiek herriko zerbitzuen laguntza eska lezakete beharrezkoa iduritzen bazaie