en françaiseuskaraImprimer

Haurren Herriko Kontseilua

Urruñako Haurren Herriko Kontseiluaren helburuak

Herriko Kontseilu honen lehen helburua da  haurrak  herriko biziaren aktore erne eta arduradun bilakatzea.

Elkarrekin biltzen dira Herriko Etxean hilabetean behin herritar izaten ikasteko.

Parada  ona da haurrentzat elkarrekin bizitzen, hitza eta erabakien hartzen ikasteko. Nahiz eta ezberdinak izan, izaitez eta iritziz, elkarren errespetua ikasiko dute eta ezberdintasunak onartuko.

Kontseilu honi esker, herriko bizian partaide gisa onartuak izanen dira. Partaidetza hau herritar bilakatzeko baliabide ona da. Demokraziaren arauak deskubritzen  dituzte eta ikasten dute haur bakoitzak eskubideak badituela baita ere eginbeharrak.

 

 

[Translate to Euskara:]Haurren Herriko Kontseiluaren osaketa 2018an

Demokrazia goizik ikasten da. Haurren Herriko Kontseiluko (HHK) hautetsi gazteek hori dute esperimentatzen. Ideiak eta ekimenak biltzen ikasten dute, haiek defendatzen, bozkatzen, auzapezari aurkeztu eta obratzeko.

Urruñako Haurren Herriko Kontseilua 2002  urrian sortu zen, Odile de Coralek akuilaturik, orduan Urruñako Herriko Etxean eskola aferen axuanta zelarik.

Osaketa

CM1 et CM2-ko haurrez osatua, biltzarra bi urterako hautatua da.

Urruña lurraldeko 6 eskolak ordezkatuak dira. Eskola bakoitzetik bizpahiru hautetsi eta ordezkoak 1etik 3ra.

 

2018Ko hautetsiak:

Herri Barneko eskola :

LARZABAL-ZUGASTI  Edoia / ETCHEBARNE Inès / MIURA  Xan / LOPEZ GRUOT  Pablo

San Frantses Xabier eskola :

HALSOUET -PERRUGORIA  Oxan  / SIMSIAH  Elijah / DUPEROU  Idoia /  OLIVEIRA  Txomin

Olhetako eskola :

CHEVALIER Paul / MENDIZABAL  Eva / SALAUN Léna / CABRAL RODRIGUES  Louane

Intzurako eskola :

FADON Nahia /LATO Nathan/ SALAUN Thibault / AZEMAT PUJOL  Ambre / ALONSO Enea

Zokoako eskola:

FRANCOIS Noé / REMOND Héloïse / DUPONT-SANSEBASTIEN Paul / BAKKAR Nour

Ikastola :

CORTABITARTE  Aidan / PEREZ -MANTEROLA Eheina / ARAMENDI -OLAIZOLA Alaitz / BOUDRAND-NOBLIA Jon

Antolaketa

Hilabetean behin biltzen dira, beren ideiak landu eta garatzeko.

Animatzaile batek eta HHKren ardura duen  hautetsi batek dute kontseilari gazte horien ibilbidea zaintzeko eginkizuna.  Proposamenak egin eta eta proiektuak garatzera laguntzen dituzte. Herriko Etxeak beren egintzak gauzatzeko buxet bat esleitzen die.